_ _ _ _____ ___ __ __ _(_) | _(_)___ / ( _ ) / /_ ___ ___ _ __ ___ \ \ /\ / / | |/ / | |_ \ / _ \| '_ \ / __/ _ \| '_ ` _ \ \ V V /| | <| |___) | (_) | (_) | (_| (_) | | | | | | \_/\_/ |_|_|\_\_|____/ \___/ \___(_)___\___/|_| |_| |_|
Māori | |
---|---|
Hone Heke eta bere emaztea • Ngāti Kahungunuko hinepare • Tukukino•Te Rangi Hīroa • Meri Te Tai Mangakahia • Apirana Ngata • Keisha Castle-Hughes • Winston Peters•Stephen Kearney | |
Biztanleak guztira | |
800.000 inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Zeelanda Berria: 644.000 Australia: 126.000 Erresuma Batua: 8.000 Ameriketako Estatu Batuak: < 3,500 Kanada: 1.305 | |
Hizkuntza | |
Ingelesa • maoriera | |
Erlijioa | |
Kristautasuna | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Polinesiar herriak |
Maoriak (maorieraz: māori, ˈmaːɔɾi ahoskatua) Zeelanda Berriko jatorrizko etnia dira, gaur egun oso gutxitua (biztanleen % 8 – 10 baino ez dira). Gaur egun, ia 700.000 maori bizi dira munduan (2001). Zeelanda Berritik kanpo, multzo esanguratsua bizi da Australian (70.000 inguru).
Māori hitzak «normal» edo «arrunt» esan nahi du. Aitzitik, pākehā berbak esan nahi du «maoria ez dena»; oro har, Europako jatorria dutenak izendatzeko erabilia; inoiz mespretxuzko zentzua ere badu.
Aztarna fidagarrienak oinarritzat hartuta, gizakiak K. o. 1280 inguruan iritsi ziren Zeelanda Berrira lehendabiziko aldiz. Maorien ahozko kondairetan kontatzen da haien arbasoak txalupa handietan (waka) ozeanoa zeharkatuz joan zirela Hawaiki-tik, Polinesia tropikaleko leku mitikotik, alegia. Migrazio kondairak desberdinak dira iwi batetik bestera, haien genealogiekin bat egiteko.
Polinesiako bidaiari horien aurretik, ez dago Zeelanda Berria populaturik zegoelako arrastorik. Arkeologiako, hizkuntzalaritzako eta antropologiako frogek lehendabiziko kolonoak Polinesiako ekialdetik joan zirela erakusten dute.
Gaur egun, maoriera hitz egiten du maorien % 14 inguruk, 700.000 biztanletik gutxi gorabehera 100.000 hiztunek, alegia. Hizkuntza nagusia, beraz, ingelesa da, neurri handi batean jatorrizkoa ordezkatu duena.
Maorieraz emititzen duen Maori TVk bi kate eta webgune bat ditu. Ekoitzitako eduki guztien %71 maorieraz izaten da.